Egin argazkia euskarari

Egin argazkia Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara hobekien lotzen dituenari

Abenduaren 3tik abenduaren 30era

Sariak

  • Argazkirik onenari: argazki-makina bat eta 200 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko.
  • Facebookeko lagunen artean bozkatzeko: 100 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko.

Parte-hartzaileek Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara lotzen dituen ARGAZKIA egin beharko dute, eta WhatsAppez bidali  662 303 756 telefono-zenbakira.

Abenduaren 3tik 30era bitartean, argazki guztiak jasoko dira; ondoren, euskara- eta argazkilaritza-adituek osaturiko epaimahai batek 15 aukeratuko ditu facebook.com/LaudiokomozEuskaraz/ jartzeko eta jendeak bozkatzeko, honela:

  1. Facebookeko orrialde horretako lagun egin
  2. Argazki onena “atsegin dut” klikatuz aukeratu

Laudiokomoz Facebooken jarritako argazkiak bozkatzeko epea urtarrilaren 9tik 29ra izango da; lehenago edo beranduago emandako botoak ez dira kontuan hartuko.

Urtarrilaren 30ean, epaimahaiak saria zozkatuko du argazki bozkatuena bozkatu duten lagunen artean. Sari-banaketa ofiziala, berriz, otsailaren 1ean izango da.

Lehiaketaren irabazlea izango da euskara eta merkataritza edo ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkiaren egilea (originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere aintzat hartuko dira).

Lehiaketaren oinarriak ikusgai: http: //Laudiokomoz.blogspot.com.es eta Laudio Udaleko web orrialdean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.