Laudioko erakusleihoen lehiaketa

Beste urte batez eta dagoeneko 23 dira Laudioko erakusleihoen lehiaketa antolatzen dela. Abenduaren 9tik 20ra bitartean, lehiaketako erakusleihoez gozatu eta gustukoen aldeko bozka emateko aukera egongo da. Horretarako Zuin honetan agertzen den bozketa txartela APILLek (Zumalakarregi, 33) duen bulegoko postontzian entregatu beharko da. Botoa emateko epea abenduaren 17an bukatuko da. Lehiaketa honetan 50 euroz kargatutako 3 txarteletik bat eskuratu ahal izango da. Pertsona bakoitzak boto bakarra emateko aukera izango du. Irabazleen izenak www.laudiocomercial. com web gunean argitaratuko dira.

Partehartzaileak: Almacenes Álava, Aurori Lencería y Niños, Can Can, Euskal Jantzia Anita B., Irrintzi Euskal Janzi Denda, Joyería Lambarri, Kaskibel, Kendas, Modimel, Monai, Óptica Luyando, Perfumería Irusta, Pollitos, Tapicería Juan, Trece13, Trenpea, Txikitas Niños y Lenceria, Tximeleta Boutique, 1971

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.