Gazte Gaua programa berria

Hurrengo urtarrilaren 13an hasiko dira GAZTE GAUA programaren tailerrak. 16 eta 35 urte bitarteko lagunei bideratu dituzte eta gauzatuko dira ostiraletan, arratsalde gau partean, zenbait gai lantzeko. Programaren helburua da sortzea hezkuntza eta gizarte aukerak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, erraztu ditzaten bere garapen osoa eta komunitatearena heziketa eta aisialdi espaziotan.

Mindfulness tailerra

Udaleko Gazteria zerbitzuak Mindfulness ikastaroa emango
du 16 eta 35 urte bitarteko lagunentzat. Teknika horren bitartez nahi dute irakatsi lasaitzen edo erlaxatzen, besteak beste. Kultura Etxean eskainiko dute urtarrilaren 13an, 20an eta 27an eta otsailaren 3an, 10ean eta 17an 19:00etatik 21:00ak arte.

Lekuak mugatuak dira, izena eman daiteke 94 403 48 50 telefono zenbakian 08:30etatik 14:30ak arte edo educacion@laudio.

eus posta elektronikoan. 3 euro balioko die Laudion erroldatuei eta 5 ez daudenei. Aurrerago xaboi eta kosmetika naturalari buruzko tailerra egingo dute.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.