Tindufeko kanpamentuetarako elikagai bilketa

 

Tindufeko kanpamentuetarako elikagai bilketa

Tindufeko Saharako Errefuxiatuentzako XIII. Elkartasun Euskal Karabana dela eta Amurrio-Aiaraldeko Saharako Errepublika Demokratikoaren lagunek bilduko dituzte eskualdeko supermerkatuetan ohiko produktuak: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluze-latak, sardinak, arroza eta  konpresak.

Urtarrileko bigarren hamabostaldian izango da; Amurrion 20an eta 21ean eta Laudion 27an eta 28an. Ekimenean parte hartuko dute Avillo alargunen elkarteak eta Solastiar eta Jakaranda taldeak. Nahi duena atxiki daiteke eta horretarako harremanetan jarri beharko da 619 030 834 eta 945 393 887 telefono zenbakietan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.