Sanrokeak 2018!

Abuztuak 14, 15, 16, 17, 22, 23, 24, 25 eta 26

Dena prest Laudion aurtengo sanrokeei ekiteko. Hemen kontsulta dezakezu aurtengo jaietarako antolatu den egitarau oparoa:

Oharrak

Aldaketak

Aldaketak: Laudio Udalak beretzat gordetzen du jaien egitaraua aldarazteko eskubidea, baldin eta bere borondateaz besteko arrazoien ondorioz beharrezkoa balitz. Beraz, ez da onartuko horrengatik edo beste edozer dela medio egiten den erreklamaziorik

Kartelak

Aritz Fernandez de Aguirre Gomez laudioarrak egin du egitarau honetako aurrealdeko “Guztion Jaia” leloa daraman azala, San Roke Zaindariaren Jaietako Kartelen XXXIX. Lehiaketa irabazi baitu.

12 urte dituen Ekain Aretxaga Martin izan da 2018ko San Roke Zaindariaren Jaietako Kartelen X. Haur Lehiaketaren irabazlea.

Barrakak

2018ko abuztuaren 21ean eta 27an “Herriaren egunak” izango dira. Egun horietan, atrakzio mekaniko guztien prezioa 1,00 € izango da bidaia bakoitzeko.