Sanrokeak 2019!

Abuztuak 14, 15, 16, 17, 21, 22, 23, 24 eta 25

Dena prest Laudion aurtengo sanrokeei ekiteko. Hemen kontsulta dezakezu aurtengo jaietarako antolatu den egitarau oparoa:

Oharrak:

  • Aldaketak: Laudio Udalak beretzat gorde du jaien egitaraua aldatzeko eskubidea, baldin eta hala egin beharko balu bere borondateaz kanpoko arrazoiengatik; hortaz, ez da onartuko horrengatik edo beste edozein arrazoirengatik aurkezten den erreklamaziorik.
  • Azala: Egitarau honen azalak “Odolosterik erosoena” leloa du eta 2019ko San Roke jaietako Kartelen XL lehiaketaren irabazle Ohiane Ibarra Salina laudioarrak egin du.
  • 11 urteko Malen Azumendi Salcedok irabazi du 2019ko San Roke Jaietako Kartelen Umeen XI. Lehikatea.
  • Barrakak. 2019ko abuztuaren 21a eta 26a “Egun bereziak” izango dira. Egun horietan, mugimenduzko atrakzio mekanikoetan 1,00 € kobratuko da bidaia bakoitzeko.
  • Laudio Udalaren Ume, Nerabe, Gazte eta Nagusien Zerbitzuak kanpaina bideratuko du nerabe eta gazteek sexu harremanetan preserbatiboa erabili dezaten eta sexu bidezko transmisioko gaixotasunak zein nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzearen aldeko jarrera barneratu dezaten, SIDALAVA elkartearekin elkarlanean. Guztira, 1.500 preserbatibo banatuko dira jai esparru desberdinetan.