Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

2019ko MARTXOAREN 8ko PROGRAMAZIOA

Otsaila 27 @ 08:00 - Martxoa 17 @ 17:00

2019ko MARTXOAREN 8ko PROGRAMAZIOA

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Otsailak 27, asteazkena:

  • Fabricando Mujeres” zineforuma. SETEM Hego Haizea EKEak bultzatzutako ikerketa oinarri duen dokumentalaren aurkezpena. Kapitalismoaren eta kontsumoaren bidezko indarkeria matxisten arteko lotura erakusten du eta adibideak ematen ditu. Gainera, ordezko aukera berriak eta esparru horretan sortu zaizkigun erronkak ere ikusgai ipintzen ditu. Emakumeak gauza bihurtzeko patroiak identifikatuta, dokumentalaren xedea da horiek kolokan jartzeko ereduak erakustea. KULTURA ETXEA, 18:30. Laia Eskolak antolatua.

 

Martxoak 2, larunbata:

  • Yogurina Borova, Gora emakumeak”. Yogurina Borovak bere abesti zahar zein berrietan zeharreko bidai alaia egingo du ikuskizun honetan, baina ez da bakarrik egongo, bi dantzari izango ditu bidaide… Munduan badirelako ikuspuntu eta desio desberdinak. HERRIKO PLAZAn, 22:30ean.

 

Martxoak 3, igandea:

  • Erradikalak gara”. Bertsoa eta bakarrizketa. “Erradikalak zarete” esaten digute. Eta guk pentsatzen dugu: “ez gustatuko litzaigukeen bezainbeste, ez beharko genukeen bezainbeste”. Bi emakume elkartu gara zuenera maleta bete kontraesan ekartzeko, bertso eta bakarrizketa forman. Erraietatik eta umorez hitz egingo dugu, jatorrira iristeko asmoz. “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta pentsatuko duzue: “ez gustatuko litzaigukeen bezainbeste, ez beharko zenuketen bezainbeste”. Beatriz Egizabal eta Ane Labaka. KASINOAN, 18:00etan. EUSKARAZ.

 

Martxoaren 4 eta 5, astelehena eta asteartea:

  • ESKUPILOTAN ikasi nahi? IZENA EMATEKO deitu 616 041 134 zenbakira (Nuria). Bi arratsaldez entrenatuko da, Aretako pilotalekuan, martxoiaren 4an eta 5ean, 18:00etatik 19:00etara, eta larunbatean, hau da, martxoaren 9an, 11:00etatik aurrera, parte hartzaile guztien arteko partidak jokatuko dira. Emakume guztientzat pentsatu dira jardunaldiak, adinen arabera desberdindu gabe, gure-gurea dugun kirol hori ezagutarazteko. ARETAKO FRONTOIA. HERRIAREN Pilota Kluba antolatua.

 

Asteazkena, martxoak 6:

  • FILM LABURREN emanaldia. ZINEGOAK, Bilboko Nazioarteko Gaylesbotrans Zinema Festibala, haien hedapen-formatuaren bidez. LAUDIOALDE zinema aretoa, 19:00etan.

 

 

 

 

Osteguna, martxoak 7:

  • Berdinzinema: “Bring the Sun Home”. Mundu osoko emakumeak Indiako Barefoot College-ra bidaiatzen dute euren bizitzak goitik behera aldatuko dituen esperientzia bat bizitzera. Lehenago emazte eta ama ziren, baina orain eguzki-ingeniariak ere badira, eta herriz herri bidaiatuko dute eguzkia etxeetara eramaten. LAUDIOALDE zinema aretoa, 18:30ean. Laia Eskolak antolatua.

 

Ostirala, martxoak 8: GREBA FEMINISTA

  • 00:00 Laudio piztu: Txupina Gudarien plazan.
  • 8:30 Herri gosaria
  • 10:00 Batzar informatiboa
  • 10:30 Kalejira herrian zehar
  • Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ELKARRETARATZEA Herriko Plazan, 12:30ean, Solastiar, Avillo, Biok, Jakaranda, eta Etawasol elkarteek antolatuta.
  • 12:30 Kaleak hartu: Flash Mob inklusiboa
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:00 Dantzatloia
  • 18:00 Kalejira zalapartatsua
  • 20:00 eskualdeko manifestazioa Urduñan

Aiaraldeko Mugimendu Feministak antolatutako ekintzak

 

Larunbata, martxoak 9:

  • Verdini metodoa” DANTZA. Verdini Dantza Taldeak “Método Verdini Metodoa” ikuskizuna aurkeztuko digu: Verdiniren esentzia ordubetean kondentsatzea da lanaren helburua. Isabel Verdini koreografoak dantzaren bidez desgaitasunak dituzten pertsonak integratzen emandako hogei urteak ospatu nahi izan ditu eta, oraingoan, aplikatzen duen metodologia osoa ikuskizun bihurtu du: berotze-ariketetatik hasita, zentro-lanetara igaroko da eta azken helburua lortzen amaituko du, hau da, emankizun bat, eta hori guztia Verdini Dantza Taldea osatzen duten artistek kontatuta/dantzatuta. KASINOAN, 18:30etan.

 

Igandea, martxoak 10:

  • BERDINTASUNAREN ALDEKO ESKUALDEKO II IBILALDI NEURTUA. LAUDIOko Herriko Plazatik AMURRIOko Herriko Plazara eta alderantziz, Nerbioi ibaiaren bazterrean zehar doan bidetik. 400 metro dira, lauak eta inongo zailtasunik gabeak, hau da, egokia umeek nahiz helduek egiteko. IZENA EMATEKO 5 euro ordaindu beharko dira eta kamiseta tekniko oroigarria jasoko da opari. Izena emateko, jarri zuzenean harremanetan Laudioko Altzarrate elkartearekin, Amurrioko Kaskagorri elkartearekin edo Laudio edo Amurrioko Udalen Berdintasun zerbitzuekin. ALTZARRATE Kirol Elkarteak eta KASKAGORRI Futbol Taldeak antolatua.

 

Asteazkena, martxoak 13:

  • Semillas del pasado” antzerkia, Arrigorriagako Hamaika taldearen eskutik. Antzezlana herri zehaztugabe batean garatzen da, garai urrun batean eta eguneroko nekazari-lanetan. Ugazaba andrearen lurretan, emakume batzuek lan egiten dute eta beste batzuk gertatzen denaren lekuko dira. Esaten da, hitz egiten da, entzun dut, zurrumurru bat dabil… Gaur, ostera, ustekabeko zerbait gertatu da eta dena aldatuko du. Iraganean landatutako hazi batzuek fruitua emango dute gaur. Sartzea doan eta libre da, herritar guztiak daude gonbidatuta.  SOLASTIAR elkarteak antolatua.

 

Osteguna, martxoak 14:

  • Berdinzinema: “Un hombre mejor”. Udako gau bero batean, 18 urteko neskatxa bat etxetik iheska joan zen, hiriko kaleetan zehar korrika, bizia galtzeko beldurrez. Attiya Khan zuen izena eta Steve, haren mutil lagun ohiarengandik zihoan ihes; Stevek beraz abusatu zuen bi urtez. 22 urte beranduago, Attiyak Steveri eskatu dio biltzeko, jakin nahi baitu nola gogoratzen duen euren harremana eta bere ekintza biolentoen erantzukizuna onartzeko prest ote dagoen. Attiyak erabaki du grabatu egingo duela tratu txarrak ematen zizkion mutil ohiarekiko lehenengo bilera hori. LAUDIOALDE zinema aretoa, 18:30ean. Laia Eskolak antolatua.

 

Ostirala, martxoak 15:

  • “Berdintasuna maite dugulako”. Haurrentzako ipuinak Inés Bengoaren eskutik. Printze, printzesa eta umeei buruzko ipuin saioa. Pertsonaia gehienek dituzte sentimendu kontrajarriak ustez izan behar dutenarekiko, batzuetan, besteek eta besteetan guk geuk geure buruari ipintzen dizkiogun etiketa horiekiko. Istorio hauen protagonistek modu dibertigarrian eta irudimen handiz ikasiko dituzte gauzak egiteko modu desberdinak. LIBURUTEGIA, 18:00etan.

 

Larunbata, martxoak 16:

  • ZINEMA: “El viajante”. Emad-ek eta Rana-k Teherango erdigunean duten etxebizitza utzi behar dute eraikina arriskuan dagoelako obra batzuen ondorioz. Beste leku batean geratuko dira, baina aurreko maizterrarekin erlazionatutako gorabehera batek dramatikoki aldatuko du bikote gaztearen bizitza. LAUDIOALDE zinema aretoa, 17:30ean eta 20:00etan. Sarrera: 2€.

 

Igandea, martxoak 17:

  • EMAKUMEENTZAKO ANTZERKI ESKOLA IREKIA, LAFAMILIAINVENTADAren eskutik. Emakumeentzako antzerki tailerra. Antzerkiaren bidez norbanakoak nahiz taldeak garatzeko helburuarekin, jolasak erabiliko dira parte hartzeko tresna gisa eta geure gaitasunak lantzeko tresna gisa, adierazpenari, komunikazioari, irudimenari eta abarrei dagokienez. Geure buruari “neuretzako momentutxo” hori oparitzeko balio du. Ikusmena, entzumena, dastamena, ukimena… Izena aurrez eman behar da Berdintasun Zerbitzuan, 94 403 48 50 zenbakira deituta. Antolatzailea: KULTURA ETXEA, 10:00etatik 13:00etara.

“India andre izena da” erakusketa, Asuntzi Martinez Ezketak 2015eko ekainean Anantapurren izandako egonalditik jaiotako argazki-proiektua.

Hainbat emakumeren begiradaren bitartez eta Vicente nahiz Anna Ferrerren esaldien bidez, ezagutzera emango digu Vicente Ferrer Fundazioaren lana, emakumeentzako nahiz ahalduntzeko eta munduan dagokien lekua hartzeko egiten duten borrokarentzako omenaldia da. KIROLDEGIA.

 

Detalles

Comienza:
Otsaila 27 @ 08:00
Finaliza:
Martxoa 17 @ 17:00
Evento Categoría: