Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Parke Eguna

Urria 7 @ 08:00 - 21:30

DENA PREST PARKE EGUN BEREZI BATERAKO

Badoa ixten Parke Egunaren III. edizioko egitaraua, urriaren 7an ospatuko dena Laudioko Lamuza Parkean.

Duela bi aste jarri ziren salgai bazkari herrikoirako tiketak. Toki bat nahi baduzu hobe bizi aritzen bazara, tiketak oso erritmo onean ari baitira saltzen. Ez zaitez arriskatu tiketik gabe geratzera, eta gogoratu honako toki hauetan erosi ahal dituzula: Zuentzat okindegian eta Tolo, Ilargi, Keska eta Arrañope tabernetan.

Egitaraua itxita dago dagoeneko. Ekintzak askoz banatuago egongo dira aurten, karpa nagusiari eta parkeko gainontzeko azpiegiturei batuko zaizkielako Kasinoa eta  Ortuzainaren Etxea, biak ala biak berritu baitituzte. Horrek, baina, ez du ekintzen indarra gutxituko, askoz jarduera gehiago egongo baitira.

Dozenaka elkartek hartuko dute parte. Horregatik, ordutegiak aldaketa txiki batzuk izan ditzake. Hala ere, mezu honi atxikiturik bidaltzen dugun programa izango da egunaren bizkarrezurra. 

Aurtengoa oso Parke Egun berezia izango da, plataformaren ametsetako batzuk forma hartzen hasi direlako Kasinoan eta Ortuzainaren Etxean.

Beste zatia falta da orain: parkearen eta bertako eraikinen berreskurapenerako plan integral bat martxan jartzea, Laudioko eta parkeko garapen kulturalerako plan estrategiko batekin, elkarte eta auzokideen parte hartzearekin egingo dena. 

Badakigu ez dela erraza izango, baina gutxik uste zuten parkeko eraikin esanguratsuenetako batzuk horren azkar berreskuratuko zirela, eta hor daude. Kasinoko terraza erabili ahal izango ez zela uste genuen baita, eta gaur egun herritar guztiei zabalik dago. 

Ziur gaude guztion artean lortuko dugula Lamuza Parkea sormen, kultura eta berrikuntza sozialerako erreferente bihurtzea.

Gogoratu boluntario gisa izena eman dezakezuela ondorengo helbide elektronikoaren bidez: lamuza@sosparkea.com

Mila esker eta urriaren 7ra arte!

Detalles

Fecha:
Urria 7
Hora:
08:00 - 21:30
Evento Categorías:
, , ,