Abenduaren 3an Euskararen (nazioarteko) Eguna da

Abenduaren 3an Euskararen (nazioarteko) Eguna da. Eta horren aitzakiaz, hainbat ekimen antolatuko du Laudio Udalak, bere Hizkuntza Normalizazioaren Zerbitzu-atalaren bitartez. Bestalde, Aiaraldea, Arima, Arloteak, Basalarrina, Kirikino, Lanku eta Santa Luzia (abesbatza) elkarteak ere tartean dira, saioak antolatzeko eta garatzeko. Berago daude lau egun hauek euskaraz gozatzeko izango dituzun saioak:
.
El 3 de diciembre es el Día (internacional) del Euskera. Con dicho motivo el Ayuntamiento de llodio ha organizado diversos actos, a través de su unidad de servicio de Normalización Lingüística. Pero además, en su organización y desarrollo están implicadas las asociaciones Aiaraldea, Arima, Basalarrina, Kirikino, Lanku, Los Arlotes eta Santa Luzia (coral). A continuación te detallamos todos los actos para que tú también puedas gozar del euskera en estos cuatro días tan especiales.
.
 
= Azaroak 29, ostirala: Umeentzako jolasak eta, girotzeko, musika eta txistor-jana. 17:00-19:00 Herriko Plazan. Doakoa. Basalarrina eta Kirikino taldeek koordinatutako saioa.
 
= Azaroak 29, ostirala: Bertso saioa. ONINTZA ENBEITA, MIREN AMURIZA, IGOR ELORTZA ETA AITOR SARRIEGI. Gai-jartzailea, Izar Mendiguren. 19:00 Lamuza parkeko Kasinoan. 3 €.
 
= Azaroak 30, larunbata: Sorgin Zapatuak. Eskulanetako saio aparta izango dugu, parte-hartzaileak estralurtar bihur daitezen. Azkenik, askari paregabea izango da bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
 
= Azaroak 30, larunbata: Hitzaldia. 11:00. Euskaraz bizi, etxean eta kalean. Mari Jose Ezeizabarrena (EHUko irakaslea + Eva Alonso (Hitz zentroko logopeda) + Felix Mugurutza (Hizkuntza Normalizaziorako udal Teknikaria).
Herriko plazako erabilera anitzeko aretoan. Basalarrina euskaltzale taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
 
= Azaroak 30, larunbata: Sorgin Zapatuak. Eskulanetako saio aparta izango dugu, parte-hartzaileak estralurtar bihur daitezen. Azkenik, askari paregabea izango da bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
 
= Azaroak 30, larunbata: Umeentzako “Disko Arima” jaialdia. 19:30-21:00. Aldai plazan. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
 
= Abenduak 1, igandea: Euskarazko abestiak. Herrigunean. Santa Luzia abesbatza. 12:00-14:00
 
= Abenduak 3, asteartea: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
12:00. ADIERAZPEN instituzionala. Udaletxean.
 
12:00-14:00. Euskarazko ABESTIAK. Arloteak. Herrigunean. 12:00-14:00.
 
17:30. Mahai ingurua. Herriko plaza. Euskaraz biziko gara. Basalarrina elkarteak koordinatua.
 
17:30. Umeentzako euskal jolas eta abestiak batetik eta, bestetik, betiko jolasak euskaraz. Aldai plazan.
 
Jarraian, ume eta nagusion euskararekiko NAHIAK eta KONPROMISOAK eskegiko dira Aldai plazan. Aiaraldea taldeak koordinatutako saioa.
 
Amaieran, TXOKOLATE-jana, talde-argazkia eta abar Basalarrina elkarteak antolatua.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.