Abian da Aiaraldearen Beldur Barik Tokiko Lehiaketaren zazpigarren edizioa

Abian da Aiaraldearen Beldur Barik Tokiko Lehiaketaren zazpigarren edizioa! 6 udalerrik eta Kuadrillak hartzen dute parte: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Kuadrilla, Araba eta Bizkaiko udalerriak. Helburua gazteen artean indarkeria matxista detektatzea eta aurre egitea da, Beldur barik jarrerarekin, berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako jarrera aktiboa.

Denon ardura da indarkeria matxistari aurre egitea, gazteena ere bai, eta garrantzitsua da hasierako pausua ematea, hau da, egunero bizi dugun matxismoa detektatzea. Beldur Barik moduko lehiaketekin gazteek kontzientziazioa eta aurre egiteko estrategiak garatuko dituzte.

Aurkezten diren lanen euskarria

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kamararen aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, argazkiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, laburmetraiak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiritar esku-hartzeak, etab.

Asko jota, hiru minutuko lanak izango dira eta aurten, nobedade moduan, azpitituluak jarri beharko dira, mundu guztiak ulertu ahal izateko.

Lau kategoria daude:

  • Kategoria: 12-13 urte.
  • Kategoria: 14-18 urte
  • Kategoria; 19-26 urte
  • Kategoria berezia: 10-12 urte

Lanak aurkezteko eta jasotzeko epea azaroaren 5ean itxiko da, gaueko 23:59etan. Eta Beldurbarik.eus weborrialdearen bitartez bidali behar dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.