Abian da Laia Eskola Aiaraldearen 2020-2021 programa

Gaur, irailak 15, Laia Eskola Aiaraldearen, Arabako ahalduntze eta berdintasun eskola, 2020-2021 ikasturtea aurkeztu da Arespalditzan.

Beste behin ere, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Urduña eta Orozkoko, Aiarako Kuadrillako eta Arabako Foru Aldundiko ordezkaritza politikoa egon da aurkezpenean. Izan ere, programazioa modu bateratuan antolatu da desberdintasunari erantzun komuna emateko.

Lankidetzaren eta koordinazioaren emaitza da programa hau. Helburua emakumeen partaidetza soziala indartzea eta gizartea eraldatzea da, berdintasunezkoa izan dadin, prestakuntza eta jarduera feministen bidez.

Aurtengo ikastaroaren liburuxka postontzietan banatu eta eskualdeko etxe guztietara iritsiko da, ikastaroei eta izena emateko moduei buruzko informazio guztiarekin.

Animatu eta parte hartu LaiaEskolan!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.