Ireki egin da Viphoto argazkilaritza azokan parte hartzeko deialdia

2015eko azaroaren 21ean eta 22an ospatuko da IV. Viphoto Argazkilaritza Azoka, Vitoria-Gasteizeko Amarika aretoan. 

ANTOLATZAILEAK: Arabako Argazkilaritza Elkartea. Amarika aretoa.

BABESLEAK: Arabako Foru Aldundia. Vital Kutxaren gizarte-ekintza.

Parte hartu nahi duten artista/argazkilari guztiek 2015eko ekainaren 15etik urriaren 1era dute euren lanak aurkezteko aukera. Argazkilaritzaren sektorearekin erlazionatutako 3 profesionalez osatutako batzorde independente batek hamabi artista aukeratuko ditu.

 IV. VIPHOTO argazki azokak espazio atsegina eta beroa izan nahi du, objektu artistiko orijinalak neurrizko prezioan eskaintzeko toki aproposa, tokiko ekoizpena sustatuta eta dagokion balioa aitortuta, gertuko ingurunean argazki-artearen kontsumoa bultzatzeko asmoz. Gainera, argazkilaritzari buruzko bi hitzaldirekin osatuko da azokako eskaintza, ordu eta erdikoa bakoitza. 

VIPHOTO argazkilaritza azokaren hirugarren urtean 1.000 bertaratzea lortu zen eta 171 lan saldu ziren.

Cómo participar

Webgunea: www.viphoto.es Helbide elektronikoa: viphoto@viphoto.es

Harremanetarako pertsonak: Iratxe Goikoetxea 627 542 205, Josetxu Silgo 656 784 610

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.