Bazka guneak eskatzeko epea zabalik

Interesaturik dauden abeltzainentzako oharra: 2014rako bazka guneetara jotzeko eskaera epea zabalik da. Inskripzioak abenduan egingo dira Laudioko Garapen Agentziako bulegoetan (Nekazal Garapenerako bulegoetan) Arzako industrialdean, Hiru Gurutzetako Arza eraikineko bigarren solairuan, astelehen eta asteazkenetan 9:00etatik 14:00etara. Ustiakuntza txartelaren, azken osasun kalifikazioaren eta zaldien kasuan, zaldi identifikazio agiriaren kopia bana eramatea beharrezkoa izango da.

Gogoan izan, Batzordean adostutako neguko atseden epea urtarrilaren 1ean hasi eta apirilaren 1ª bitartean izango dela (biak barne).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.