Udal kanposantuagatiko eta ibilgailuengatiko zergak ordaintzeko epea zabalik

Kontribuzio Padroia eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren Kontribuzio Padroia onartu ditu.

Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2013ko apirilaren 25 egunetik 2012ko ekainaren 25 egunera arte, biak barne, izango da.

Helbideratuta dauden erreziboak 2013ko maiatzaren 24 egunean kobratuko dira

Eta gogoan izan, www.laudiokoudala.net web gunean ere “nire ordainketa” formulak, zuen ordainketak internet bidez egiteko aukera luzatzen dizuela, etxetik mugitu

behar gabe. Tasa honen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu ahal izango dute Vital Kutxa eta Euskadiko Kutxaren bulegoetan, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziburik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, errezibuaren ale bikoiztua eskatu Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herriko Plaza – Behea Ezkerrean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.