Abuztuaren 17 izango da Elite eta sub-23 kategorietako “XXX LAUDIO SARIA-PABLO BILBAO MEMORIALA” txirrindularitza-proba

Abuztuaren 17 izango da Elite eta sub-23 kategorietako “XXX LAUDIO SARIA-PABLO BILBAO MEMORIALA” txirrindularitza-proba
Abuztuaren 17an, larunbatez, izango da elite eta sub 23 kategorietako proba prestigiotsua, Laudioar Txirrindularitza Elkarteak antolatua. 10:00etan irtengo dira ziklismo profesionaleko etorkizuneko figurak. Aurreko urteetan, Laudion pedalei eragiten ibili dira, besteak beste, Richi Carapaz , Mas , Soler , Oscar Rodríguez , Aramburu , Sanmitier eta abar.
Aurtengo berritasuna izango da Arrañorako igoeran egongo dela helmuga, Odeibar garagardotegitik gorako bidean, beraz, amaiera txundigarria izango dugu, ikusteko modukoa, % 19rainoko maldekin. Txirrindulariak 13:00 eta 13:15 bitartean iritsiko dira, gutxi gorabehera.
Gainera, lasterketaren irabazleaz gain, udako criterium-aren sailkapen orokorreko burua nor den ere erabakiko da. 4 etapa ditu criteirum-ak: Lemoizekoa, Amurriokoa, Aretxabaletakoa eta Laudiokoa.

Ez duzu galduko, ezta?

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.