Adikzioen Prebentzio Zerbitzua: irakasleentzako prestakuntza

Osasunaren sustapena eta kudeaketa emozionala hezkuntzako eta esku-hartze psikosozialeko profesionalentzat 

Aurkezpena

Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren osasuna sustatzeko eta adikzioak Prebenitzeko duen zereginaren barruan, eta hezkuntzako eta esku-hartze psikosozialeko profesionalei, prebentzio eredu-gisa, orientazioa eta informazioa emateko helburuarekin, laguntza, ikaskuntza eta kudeaketa emozionalerako espazio bat sortzen dugu, hezkuntza-laguntzako lanari modu osasungarrian aurre egiten lagunduko duten trebetasunak eta gaitasunak eskuratzen laguntzeko. 

Helbururak 

Identifikazio, kudeaketa eta adierazpen emozionalerako trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea, hezkuntza eta esku-hartze psikosozial eremuko profesionalen laneko estres murrizteko eta osasuna sustatzeko babes-faktore gisa. 

Helburu espezifikoak

  • Norberaren emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikastea. eta besteen emozioak identifikatzen ikastea.
  • Pentsamendu-eredu pertsonalak identifikatzen eta kudeatzen ikastea. 
  • Norberaren eta lanaren estresa kudeatzeko eta murrizteko tresnak eskuratzea. 
  • Uneko kontzientzia trebetasuna garatzea. 

Norentzat 

Hezkuntzan edo gizarte-balieabideetako gizarte-, hezkuntza edo osasun-eremuan lan egiten duten profesionalak. 

Antolakuntza eta koordinazioa

Laudioko Adikzioen Prebenitzeko Zerbitzua. 

LAGUNGO FUNDAZIOKO Arantza Muñozek emango du formakuntza 

Ezaugarriak:

  • SEMIPRESENTZIALA 
  • Doakoa
  • Saio-Kopurua: Bi orduko sei saio. 
  • Maiztasuna: asterokoa, asteazkenetan. 
  • Egunak: 2021eko urriaren 13a, presentziala, 20a eta 27 eta azaroaren 3a, 10a online eta 17a. presentziala 
  • Ordutegia: 15etatik 17etara. 
  • Non: Laudioko Kultura Etxean eta Meet Plataformaren bidez 
  • Izen Emateak: adikzioak@laudio.eus . Datuak: izen-abizenak eta lantokia. 
  • Egiaztagiria: 12 orduko ikastaroa da eta Gizarte Garapeneko Sailak ziurtagiria egingo die ordu guztiak egiten dituzten pertsonei 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.