Ekitaldi agenda udal web gunean

Sendotze eta hobetze prozesu baten ostean, Laudioko Udalak EKITALDI AGENDA zerbitzu berria martxan jarri du, erabat berritutako  udal web orrialde informatiboan. Bertan herritarrek gure udalerrian egiten diren hitzordu guztiak erraz eskura izango dituzte, bai Udalak antolatzen dituen horiek, bai herriarengatik kezka eta ardura egunero erakusten duten kolektibo, elkarte eta partikularrek antolatzen dituztenak ere.

Batetik, web guneko eskuin aldean, goiko aldean kokatutako atalean klik eginda “Hurrengo jarduera kulturalak” deituriko sailean, azken udal albisteak eta hilabeteroko ekitaldien agendara jo dezakete herritarrek; egunean-egunean, eguneko ekitaldiak eskura, klik bakar batean.

Zerbitzu honen nobedadea honako honetan datza: Hilabeteko agenda honetara jotzean, nahi duten herritarrek helbide elektronikorako alerta zerbitzuan alta eman dezakete; honen bestez Agendak sortzen dituen berri guztiak jaso eta etengabe informatuta egon daitezkeelarik.

Zerbitzu honekin herritarrei informazioa eskaintzeaz gain, ekitaldien antolakuntza arduratsua egitea izango da; izan ere zerbait antolatuko dutenek ekitaldiak kontsultatzeko aukera izango dute, beraienak eta beste batzuenak egun eta ordu berean egin ez daitezen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.