Aiarako Erakusleihoen bigarren txapelketa

AEKOk, Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioak, Aiara koadrilako Erakusleihoen bigarren Txapelketan parte hartzeko deia egin du. Ekimena eskualdeko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduei zuzenduta dago eta erakusketak barruan zein kanpoan jar daitezke. Parte-hartzea doakoa da eta nahiz eta gaia librea izan, normalean saltzen dituzten produktuak erakutsi beharko dira. Erakusleihoak abenduaren 9tik 23ra egon beharko dira erakusgai. Izen ematea azaroaren 18 arte egin ahalko da APILLeko bulegoan (Zumalakarregi, 33 1o ezk.), 946722801 eta 944030578 telefonoetan edo apill@laudiocomercial.com helbidean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.