Aiarako eta inguruko alkateek bilera eskatu dute RENFEko iparraldeko arduradunarekin

Amurrio, Laudio, Aiara eta Urduñako errejidoreen asmoa da Bilbo eta Urduña lotzen dituen zerbitzuaren kalitatea murrizteak herritarrengan eragiten duen ezinegona lehen pertsonan jakinaraztea

Duela zenbait astetik hona, RENFEk eskaintzen duen zerbitzuak, Bilbo eta Urduña lotzen dituen linean, atzerapen handiak eta herritarren ezinegona eragiten dituzten gorabeherak ditu. Hain zuzen ere, astearte honetan, urriaren 13an, RENFEk 13 tren bertan behera utzi zituen Urduñara (C-3) iristen den aldiriko linean. Horietako zortzi Bilbo eta Laudio artean.

Hala ere, irailean hasi ziren lehen eteteak eta urriaren 4ra arte ez zen Renfe egunero eteten zituen aldiriko trenak sare sozialen bidez publiko egiten hasi. Goizeko zortzi eta erdiak eta arratsaldeko ordu biak bitartean izaten dira etenaldi gehienak, baina horietako batzuk gaueko bederatziak arte luzatzen dira.

Topaketa instituzionala

Horregatik guztiagatik, Josune Irabien eta Itziar Biguri Amurrioko eta Urduñako alkateek, Ander Añibarro eta Gentza Alamillo Laudioko eta Aiarako alkateek eta RENFEko iparraldeko arduradunarekin biltzeko eskatu dute formalki.

Horrela, tokiko agintariek egoera horrek bizilagunengan sortzen ari den ezinegona adierazi ahal izango dute, zerbitzuen kalitatea nabarmen murriztu delako, RENFEri ahalik eta lasterren konponbide bat bilatzeko eskatzeko, aldiriko zerbitzuaren erabiltzaileen beharrei benetan erantzun diezaien.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.