AIARALDEA EZAGUTUZ KANPAINA: Galdera berria

2020ko maiatzaren 18a, astelehena. Duela aste bi, AIARALDEA EZAGUTUZ izeneko kanpaina bat jarri genuen abian Berbalagun ekimenaren barruan. Berbalagun, euskara ahoz praktikatzeko eta gozatzeko programa bat da, Laudio Udalak ere garatzen duena.

Oraingo itxialdi egoerara egokituta, astean behin galdera bat egingo da gure eskualdeko herriei buruz, aurreko saioan iragarri moduan. Erantzuna watxapez bidaliko da eta asmatuko dutenen artean, sari bat zozkatuko da. Nola praktikatuko eta gozatuko duzu euskara? Aiaraldea ezagutuz!!

GALDERA BERRIA: Non dago da Araba osoko altuera txikieneko lekua?

AURREKOAREN EMAITZA: “BELAUTE” izenaz ezagutzen da Ganekogorta mendia Arrankudiaga-Zollo inguruan. Asmatu dutenen artean zozketa bat egin da eta Itziar M. da irabazlea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.