AIARALDEA EZAGUTUZ kanpaina

2020ko maiatzaren 6a, asteazkena. AIARALDEA EZAGUTUZ izenarekin kanpaina bat jarri da abian Berbalagun ekimenaren barruan. Berbalagun, euskara ahoz praktikatzeko eta gozatzeko programa bat da, Laudio Udalak ere garatzen duena.

Oraingo honetan eta itxialdi egoerara egokituta, astean behin galdera bat egingo da gure eskualdeko herriei buruz. Erantzuna WhatsApp-en bidez (607 673 744) bidaliko da eta asmatuko dutenen artean, sari bat zozketatuko da. Nola praktikatuko eta gozatuko duzu euskara? Aiaraldea ezagutuz!

Aste honetako (erantzuna bidaltzeko azken eguna, maiatzaren 14a) galdera da: Zein beste izenez ezaguna da (Arrankudiagan eta gure inguruan) Ganekogorta mendia?

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.