Aiaraldeko ETE berritzaileek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria jaso dute Laudion

Aiaraldeko 13 ETE berritzaileek akreditazioa jaso dute SPRI Taldearen eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Hazinnova programan parte hartu izanagatik

Guztira 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da parte hartzen duen enpresa bakoitzari, – 395 berrikuntza- proiektu (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) programa honetan aitzindariak- eskerrak ematea eta enpresa horiek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.

Eskualdeko bederatzi topaketetako hirugarrena Laudioko Kasinoan burutu da da gaur. Ekitaldian egon dira Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria, Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako enpresa-berrikuntzako koordinatzaile nagusia, eta Ander Añibarro, Laudioko alkatea.

Hirugarren topaketa honetan Aiaraldea inguruko 13 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Saria jaso duten enpresak hauek izan dira:

  • Autocares Sobrón S.L
  • Destilerías Manuel Acha S.A
  • Grafik Sarea S.Coop.
  • Imegar S.A
  • Iza Ascensores S.L
  • Lor-Kun S.L
  • Servicios Integrales de Rótulos Nervión S.L
  • Talleres Abasolo S.A
  • Técnicos del confort eléctrico S.L
  • Uriarte Iturrate S.L

Hazinnova programa

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez- teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio- prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta.

Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza- mikroproiektuei:

  • Enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • Ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • Pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • Bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • Hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • Administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna
  • Produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero- segmentu berrietara
  • Produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio- bolumena handitzeko

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.