
Laster 58 etxebizitza, garaje, trasteleku eta merkataritza-lokala eraikitzen hasiko da Alberto Acero 8,9 eta 10etan. Horregatik beharrezkoa da hiri altzariak, haur parkea eta plazako zuhaitzak kentzea. Berehala eraikuntza lanako eremua hesituko da. Eraikuntza lanaren iraupena 24-30 hilabetekoa izango da. Aurreikusten da Nerbioi kalean oinezkoentzako bidea eraginda gertatuko dela eta plazaren inguruan aparkaleku plazen kopurua gutxituko dela.
Afektatuei arren eskatzen diegu eragindako eragozpenak barka ditzaten
Laudioko Udalak eremuen enpresa jabeari eskertu nahi dio denbora honetan eta eraikuntza lanak hasi arte egin duen eremu lagapena. Eremu horietan herriko familia askorentzat topagunea eta gozamen gunea izan den haur parkea egon da.