Alborada, Galtzagorrirekin

Berrikuntza moduan, Galtzagorri KTak Arloteekin batera parte hartuko du aurten Alboradan, San Roke egunean 1951tik herria esnatzen duen kamioi gaineko kalejiran, hain zuzen. Galtzagorri KT-ko ordezkariak haien ahotsik onenak izango dira: Aitor Sáez, Gotzon Palacios, Izaskun Larraz, Josu Cascallana, Pablo Larraz eta Raúl Carrasco. Alboradan parte hartu nahi duenak horretarako aukera izango du. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da aurrez egingo diren entseguetara bertaratzea. Prestaketak asteartetan izango dira, 19:00etik 20:30era Arloteek duten lokalean (Ruperto Urquijo, 9).

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.