Alkateak Laudioko ostalaritza sektoreari, jarduera baldintza berrietara egokitzeko egiten ari den ahalegina eskertzeko, gutun bat bidali dio

Normaltasun berrirako trantsizioko 2. fase honetan, hainbat alderdik behartu dute, berriro ere, sektorea hainbat baldintzatara egokitzera, kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko

2020ko maiatzaren 29a, ostirala. Pixkanaka-pixkanaka, Laudioko udalerriak, ingurukoek bezala, aurrera egiten du “normaltasun berri” baterako trantsizioan. Hala, astelehenetik, hilaren 25etik, Euskadi deseskaladaren 2. fasean dago, eta horrek adierazten du ostalaritzaren sektorerako neurriak eta murrizketak, adibidez, terrazetan malgutu egiten direla.

Ander Añibarro Laudioko alkateak, bere aldetik, Alarma Egoeraren hasieratik udalerriko ostalariei bidalitako bigarren gutuna bidali du gaur goizean. Lehen gutuna maiatzaren 12an bidali zen, eta une horretan hasi zen Lehenengo fasea.

Bigarren fase berri honetan abian jarri diren neurri berrien artean, nabarmentzekoa da 23.00ak kentzea jarduera oro bertan behera uzteko muga gisa. Horrek esan nahi du ostalaritzako lokalen eta horien terrazen funtzionamendu-ordutegiak Eusko Jaurlaritzaren ordutegien araudiaren eta Laudioko Udalaren terrazen ordenantzaren arabera arautzen direla, hurrenez hurren.

Hori dela eta, udalerriko ostalaritza-lokalek aukera dute COVID-19 pandemiaren aurreko ohiko ordutegian ireki eta ixteko.

“Beste behin ere, Udalak erantzukizuna eta zuhurtzia eskatu nahi die ostalari guztiei, fase honetan nahitaez bete behar diren alderdi batzuk daudela gogoraraziz, eta horien artean azpimarratu nahi dugu terrazako zerbitzua eta lokalaren barruko zerbitzua kontsumitzailearekin egin behar dela, aulki batean eserita eta mahai baten inguruan, ohiko edukieraren %50eko gehieneko edukiera errespetatuz. Ezin da bide publikoan kontsumitu, hau da, terrazatik kanpo”, gogorarazi du Añibarrok.

Gainera, “Terrazako mahaien eta aulkien banaketa Udalak baimendutako diseinuarekin bat etorri beharko da, eta segurtasun- eta higiene-neurri guztiak bete beharko dira (segurtasun-distantzia, maskarak erabiltzea, etab.)”, amaitu du alkateak, eta Laudioko ostalarien laguntza eskertu du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.