
“2019ko Aretako Jaiak” direla eta, honako hau jartzen da ezagupen orokorrean, antolatutako ekitaldien bilakaera egokia errazteko, autoen aparkaldi eta zirkulazioari baita oinezkoen joan etorriari ere, dagokienez, jarraian doazen derrigorrez betetzeko neurriak hartuko direla:
EGUNA(K)
ORDUTEGIA |
KALEAK |
TARTEA |
ARRAZOIA |
DEBEKUA |
||||
2019ko uztailaren 25 eguneko 00:00etatik, uztailaren 28a bitartean |
Bidezarreta
Errotazar zubia |
Areta eta Langa pasagune kaleen arteko bidegurutze batetik bestera | JAIGUNEA | Aparkatzea eta zirkulatzea
(antolakuntzak baimenduta izan ezik) |
||||
2019ko uztailaren 25 eguneko 18:00etatik 19:00ak bitartean |
Bidezarreta
|
Villosako parketik Aretako Jaiguneraino | Jaiei hasiera emateko kalejira | Zirkulaketa bideratua | ||||
2019/07/26 eguneko 18:00etatik
Froga bukatu arte |
Areta, Gasteiz eta Iturralde kaleak | Zirkuito aldea | TRAIL | Trafikoa eten geratuko da baita
aparkatzea eta zirkulatzea, ere. (seinalizazioaren arabera) |
||||
2019/07/28 eguneko 07:00tik froga bukatu bitartean | Areta, Iturralde, Errotazar eta Jaigunea | Zirkuito aldea | Asto lasterketa |
Trafikoa eten geratuko da bideraketaren arabera
|
||||
Agenteak eta laguntzaileak izango dira trafikoa arautzeko arduradunak (Udaltzaingoa, Ertzaintza, Herri Babesaren bolondresak, antolatzaileak eta beste batzuk), zirkulazioa ordezko bideetatik zuzentzeko behar diren lanak egingo dira.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak araututakoaren betetzea segurtatuko dute, arau-hausleak zigortuz eta beharrezkoa balitz kentze garabi zerbitzua erabiliz, honako ekintza hauen gastuak eragileak ordaindu beharko ditu, ezarritakoaren arabera.
Bando honen edukia ikusirik, Alkatetza honetatik erabiltzaile guztien laguntza eskatzen da, autoak ez erabiltzearen saiakera eginez eta ahalik eta lasterren ezarritako lekuetatik kenduz, aurretiko prestakuntzak eta antolatutako ekitaldiak aurrera atera daitezen.
Era berean, sortutako eragozpenak barkatzea espero da, hartutako neurriek jaien garapenik egokiena eta seguruena baino ez dizkigulakoan ekarriko egonez.
Laudio / Llodio, 2019ko uztailaren 8an
Alkatea/El Alcalde
Ander Añibarro Maestre