Antonio Oyarzabalen kontzertua Euskalduna Jauregian

Datorren abuztuaren 2an, igandean, 20:30ean, Antonio Oyarzabal piano-jole laudioarrak piano errezitaldia eskainiko du Bilboko Euskalduna Jauregian, Aurrera Fest Jaialdiaren barne. Bere programak “La musa olvidada” izenekoa emakume konposatzaile ugariren piezak biltzen ditu, bere hurrengo lan diskografikoaren parte izango dena.

Sarrerak ticket.kutxabank.es/kreoenti estekaren bidez (hauek 5 euroko deskontua dute, BBK-k kulturaren alde egindako “Kreoenti” kanpainari esker) edo Euskaldunako webgunean sartuz eskura daitezke.

 

La Musa Olvidada Antonio Oyarzabal euskal pianistak sortutako egitaraua da. Egitarau horretan, piano-errepertorioko altxor txikiak biltzen dira, guztiak emakumezko konpositoreek idatzita; balio artistiko handiko piezak dira, eta modu bidegabean utzi dira albo batera, gizonezkoek idatzitako beste obra batzuen itzalpean. Ekimen honen atzean, interpretazio-lanarekin batera, musika honi ahotsa ematen dioten emakumezkoen bizitzari eta testuinguruari buruzko ikerketa sakona egin da hainbat hilabetetan. Antonio Oyarzabal pianistaren hirugarren proiektu diskografikoa izango da La Musa Olvidada

[Sinopsia. Euskalduna web orria]

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.