APILL elkarteak Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresa guztiei doako zerbitzuak eskaintzen dizkie

Udaleko Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Enplegu Sailaren laguntzari esker posible izango da

2020ko ekainaren 8a, astelehena. Une honetan Laudioko saltokiak, ostalaritza-enpresak eta zerbitzuak bizi duten egoera dela eta, COVID-19k sortutako osasun-krisiaren ondorioz, Apill udalerriko Merkatari eta Industria Txikien Elkarteak erabaki du “indarrak batzeko unea” dela “aurrera egiteko eta gure herriak bere enpresa-jarduerari eutsi ahal izateko”.

Horrela, APILLek herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa guztiei doan eskaintzea erabaki du datozen sei hilabeteetan, hau da, maiatzetik urrira, elkartekide izan ala ez.

1983an uholdeekin gertatu zen bezala, “Gaur elkarteak gure topagunea izan behar du, gure kezkak eta proposamenak partekatzeko, egoera latz hau gainditzen lagunduko diguten ekimenak sortzeko”, adierazi dute APILL elkartetik ohar batean. “Hori guztia Laudioko Udalak Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Enplegu Sailaren bitartez eskaintzen digun laguntzari esker egin ahal izango dugu, eta eskerrak eman behar dizkiogu lan hau errazteko emandako laguntzagatik”, gaineratu dute.

Doako zerbitzuen eskaera

Apillen zerbitzuak doan jaso nahi dituztenek harremanetarako datuak eman behar dituzte, komunikazio arina eta eraginkorra izateko. Eskaera egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar da apill@laudiocomercial.com helbidera, honako informazio honekin:

  • Establezimenduaren izena:
  • Helbidea:
  • Harremanetarako pertsona:
  • Telefono mugikorra (adierazi WhatsAppeko merkataritza- eta zerbitzu-taldeetako edo ostalaritza-taldeetako kide izan nahi den, hobeto informatuta egoteko)
  • Helbide elektronikoa:

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.