APILLek Mikologia Ibilbidea eta Halloween festa antolatu ditu

Seigarren urtez antolatu du APILLek Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoen Ibilbidea. Hala, urriaren 31ko eta azaroaren 7ko asteburuetan 21 tabernetan 19 pintxo eta 14 kazolatxo dastatzeko aukera egongo da. Herri- bozkaketako kupoia edozein taberna partaidetan jaso eta zigila liteke. Zozketan sartzeko sei sorta dastatu beharko dira: kanpoaldeko tabernetako bat, bi kazolatxo eta hiru pintxo.

Parte hartuko duten tabernak hauek dira: Alboka, Iluntze, Ilargi, Gozo Toki, Kupela, Zubiaur, Azoka, Arkupe, Kaia, Aguzki, Haitzulo Barri, Arrañope, Lauri Barri, Odeibar, El Túnel jatetxea, Ederki, Aldatz, Gorka, Zuberoa, Karrika jatetxea eta Batzokia.


 

Bestalde, urriaren 30ean eta 31n zenbait tabernek Halloween ospatuko dute. Horren harira, bi zozketa egingo dituzte, “Port Aventura Halloween” jolas parkera bi lagunentzako bidaia eta 100 euroko bidaia-taloia. 20:00etatik aurrera ibilbide orria zigilatzen dutenak sartuko dira lehen zozketan. Mozorraturiko pertsonek gainera, taloia jasotzeko aukera izango dute. Parte hartuko duten tabernak hauek dira: Alboka, Bonaire, Gozo Toki, Haitzulo Barri, Iluntze, Indriska, Kaia, La Meca eta Sorgin.


 

Bestalde, azaroak 7 arte Arabako Merkataritza Txartela atxikitutako dendetan erabiltzen dutenek erosketetan 10 euroko hobaria eskura ahalko dutela gogorarazi du APILLek.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.