Araba Euskaraz 2016

Agurainen ospatuko da aurten Arabako ikastolen jaia, ekainaren 19an. Laudiotik bertara joateko autobus zerbitzua eskainiko da 7 euroren truke. 10:00etan aterako da autobusa Laudio Institutuko geltokitik eta 19:00etan itzuliko da Agurainetik. Bidaia txartelak udaletxeko Euskara Arloan eros daitezke ekainak 16 arte, bulego ordutegian. 18 urtetik beherakoek udaletxean eskatu eta guraso edo tutoreek sinatu beharko duten baimen orria erakutsi beharko dute. 2001ean edo ondoren jaiotakoak nagusi batekin lagunduta joan beharko dira autobusean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.