Arabako Foru Aldundiak, 2016 urteko Laudioko Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Zerrenda, onartu du.

Honako zergen ordainketa epea, borondatezko aldian, 2016ko urriaren 20 egunetik 2016ko abenduaren 20 egunera arte, biak barne, izango da.

Helbideratuta dauden erreziboak 2016ko azaroaren 21 egunean kobratuko dira

Zerga hauen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu ahal izango dute Kutxabank eta Laboral Kutxako bulegoetan, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziborik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, erreziboaren ale bikoiztua eskatu Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan,  Herriko Plaza – Behea Ezkerrean.

Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik paran eta geratu diren erreziboak derrigorreko behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira berez automatikoki eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.

Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren ordainketaren eskaerek ez dute eteten, haiek bakarrik, borondatezko epea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.