Arabako Foru Aldundiaren eskutik, ALDARTE eta Kualitateko ikerketa taldeak Arabako kuadriletan LGTBI+ errealitatearen inguruko diagnostikoarekin jarraituko du

Arabako Foru Aldundiaren eskutik, ALDARTE eta Kualitateko ikerketa taldeak Arabako kuadriletan LGTBI+ errealitatearen inguruko diagnostikoari berriz helduko dio.

Galdetegia (LGTBI+ PERTSONEN GALDETEGIA) modu anonimoan egingo da eta LGTBI+ pertsonek erantzutea dauka helburutzat. Zure ikusgaitasuna alde batera utzita, zure iritzia oso garrantzitsua da eta, horregatik, galderak erantzutera gonbidatu nahi zaituzte. Dituzun arazo, behar eta proposamen ezberdinen bitartez, zure bizipenak azaltzea gustatuko litzaieke.

Galdetegi honi galdera batzuk gehitu dizkiogu COVID-19 egoera honen berri jakiteko. Hori dela eta, iraganean erantzun bazenuen ere berriro ere egitea eskertuko genizuke, eta ez bazenuen egin orain duzu aukera!

Gure helburua galdetegi hau ahalik eta pertsona kopuru gehiengora heltzea da, informazio bilketa sakonagoa izan dadin; hori dela eta, erantzuteko prest egon daitezkeen horiei zabaltzea eskertuko genizuke.

Bestalde, aukeran egongo diren ekintza ezberdinetan (elkarrizketa pertsonalak, galdeketa, talde elkarrizketak…) parte hartu nahi baduzu anonimotasuna eta konfidentzialtasuna uneoro errespetatuko dutela jakinarazi dute.

Parte hartu nahi izatekotan hurrengo e-mail edo telefono bitartez jarri zaitezke kontaktuan:

joseba@aldarte.org

lala@aldarte.org

Mugikorra: 685 720 552

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.