Arabako Sarturen ikastaro berriak

Uztailaren 24tik azaroaren 11ra Etxeko iturgintza, klimatizazio eta berogailu sistemari buruzko ikastaroa egingo du Arabako Sartuk. Formakuntza saioak Katuxa Ibarra kaleko 15 zenbakian egingo dira. Ikastaroa egiten dutenek lehen mailako ziurtagiria jasoko dute (MAI0108). Ekimena pertsona langabetuei zuzendua dago eta doakoa da, Lanbideren diru- laguntzari esker. Plaza kopurua mugatua da, 15 pertsonek soilik izango dute ikastaroa gauzatzeko aukera. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko hiru aukera daude: www.lanbide.net webgunea, 94 672 77 73 telefonora deitzea (Pilar) edo Sartuko eraikinera bertaratzea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.