Araban jaiotza sustatzeko laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Foru Aldundiak Araban jaiotza sustatzeko laguntzen deialdi publikoa ireki du (53/2019 Foru Dekretua)

Diru-laguntza hau eskatu ahal izango dute 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako seme-alabak dituzten pertsonek. Era berean, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiek benetan bertan bizi beharko dute eta Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritako erroldan agertu, semea edo alaba jaio baino urtebete lehenagotik gutxienez.

Jaiotzaren diru-laguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa, 500 eurokoa edo 250 eurokoa izango da, familia unitatearen diru sarrera gordinen arabera.

Ahal dela, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira: https://web.araba.eus/es/sede-electronica. Era berean, Laudioko Ogasunak Herriko Plazan duen bulegoan ere aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 10etik martxoaren 10era artekoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.