Arantzar eta Zubiko arteko pasabidea kentzea

Herritar orori jakinarazten zaio Arantzar eta Zubiko Kurajo kaleak trenbidearen gainetik lotzen dituen pasabidea laster kenduko denez, beharrezkoa dela Arantzar kaleko ibilgailu-zirkulazioan zenbait aldaketa egitea, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioari eta aparkalekuari dagokienez:

           1.- Urriaren 7tik aurrera debekatua dago Arantzar kalean aparkatzea, Zuberoa tabernaren eta Untzueta plazaren artean, zehazki, kaleko 1. zenbakiaren aurrean, kalearen bi aldeetan, eta 3. zenbakiaren aurrean, trenbidetik gertuen dagoen aldean, Zubiko Kurajora ematen duen lurpeko pasabideraino.

2.- Hilaren 21etik 23ra arte Arantzar kalea moztuta geratuko da ibilgailuen trafikoari, 1. zenbakitik Pagolar kalearekiko bidegurutzeraino.

Obrak berezko dituen zailtasunak direla eta, eta bizilagunentzako nahiz erabiltzaileentzako eragozpen minimoekin konpontzen saiatzeko, batzuk gauez egin beharko dira. 21 eta 22 arteko gauean desmuntatuko da pasabidea guztiz.

Alkate-udalburuak laguntza eskatzen die herritarrei, bando honen edukia kontuan hartuta, ibilgailuak ahalik eta gutxien erabil daitezen eta aipatutako lekuetatik ken daitezen, programatutako obrak eta prestatze-lanak egin ahal izateko behar besteko aurrerapenarekin. Era berean, eragozpenak barkatzen jakitea espero dute.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.