
Otsailaren 25an eta 28an ospatuko dira Laudioko inauteriak. Urtero bezala, mozorro lehiaketa egingo da larunbat arratsaldean. Bertan parte hartzeko izen ematea aurrez egin beharko da Kultur Etxean. Horretarako otsailaren 23an eta 24an 18:00etatik 20:00etara egongo da aukera, eta otsailaren 25ean, 16:00etatik 17:45era.
LARUNBATA, OTSAILAK 25
18:30etan: Lezeaga kalearen parean, Lamuza kaletik, LEZEAGA SORGINAren kalejira hasiera eta MOZORROEN LEHIAKETA. Animazioa: Turutarra, Ttuntturro Laudioko Zanpatzar Taldea eta SARASVATI animazio taldearen laguntzaz.
IGANDEA, OTSAILAK 26
12:00etan Aldai Plazan. Dantzak. Itxarkundia
ASTEARTEA, OTSAILAK 28
17:00etan: Aldai Plazan, HAURREN PARKEA PUZGARRIEKIN, 19:30etara arte.
17,45etan. Herriko Plazan, KORRI, XALTO TA BRINKOK aren aktuazioa, bere haurrentzako animazio musikalaz eta parte-hartzaileaz.
19:00etan: Herriko Plazan, TXOKOLATADA (txokolatea eta 2 bizkotxo)
19,15etan. Herriko Plazan, SORGINA ERRE.
Inskripzio epea mozorroen lehiaketan:
Otsailaren 23 eta 24an: Kultura Etxean, 18:00-20:00 ordutegi barruan. Otsailaren 25an, Kultura Etxean, 16:00-17:45 ordutegi barruan.
Mozorroen lehiaketako kategoriak eta sariak:
- 21 pertsonatik gora: 1. saria: 450 € / 2. saria: 250 € / 3. saria: 100 €
- 8-21 pertsona arteko taldeak: 1. saria: 250 € / 2. saria: 150 € / 3. saria: 50 €
- Talde txikiak edo norbanakoak: 1. saria: 150 € / 2. saria: 50 € / 3. saria: 25 €
- 12 urtez beherako umeak / haurrak: 1. saria: 75 € / 2. saria: 25 €
- Karrozak: 1. saria: 300 € / 2. saria: 200 € / 3. saria: 100 €
- Animazioa: 1. saria: 150 € / 2. saria: 100 €
- Sari berezia: 1. saria: 75 €