Aretako ikastetxeak psikomotrizitate gela berria estreinatuko du irailean

Udalak 69.000 euroko inbertsioa egingo du, eta bi eta bost urte bitarteko adingabeentzako gune bat egokituko da, bainugela eta guzti, haien gorputz-mugimendua menderatzeko eta gainerako haurrekin duten harremana eta komunikazioa hobetzeko

Laudioko Udalak udaldia aprobetxatzen jarraitzen du urtean zehar egin ezin diren berrikuntzak eta obrak egiteko, instalazio batzuen ezaugarriak eta erabilera direla eta. Horrela, Udalak Aretako ikastetxeko atezainaren antzinako etxea psikomotrizitate gela berri eta moderno bihurtu du.

Psikomotrizitatea teknika bat da, haurrei beren gorputzaren mugimendua modu osasuntsuan menderatzen laguntzen diena, besteekiko harremana eta komunikazioa hobetuz. Era berean, abantaila nagusia haurraren osasun fisiko eta psikikoa da.

Juan Jesus Merchan Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, “Eraberrituko den solairua sotoaren gainean dago eta gaur egun ez du erabilerarik, nahiz eta atezain ohiaren etxebizitza gisa egokituta egon egongela-jangela batekin, sukaldearekin, bi logelarekin eta terraza batekin”.

Udalaren inbertsioaren 69.000 euroko kostuarekin, psikomotrizitate-gela bat egokituko da bi eta bost urte bitarteko adingabeentzat, bainugela eta guzti, eta irisgarritasuna ere hobetuko da, etxebizitza metro eta erdiko altueran baitago urbanizazioaren egungo mailarekiko.

Eskola-komunitatearen eskaera bati erantzutea

Horrela, psikomotrizitate gela irailean egongo da erabilgarri, eta “urteak zeramatzan eskola komunitatearen eskaera historiko bati erantzuten dio, haur hezkuntzako ikasleentzat horrelako instalazioak eskatzen zituelako”, Merchanek amaitu duenez.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.