
Arloteak bi egunez aterako dira kalera Agate Deunaren omenez. Otsailaren 4an 10:30ean abiatuko dute eguna berakatz zopa hartzen eta 11:30ean Goienurin egongo dira, 12:15ean Larrazabalen, 13:00etan Gardean, 13:45ean Latiorro-Larrean, eta 14:30ean Aretan. Bertan bazkaria egingo dute eta 17:15ean Herriko Plazan arituko dira kantatzen berriro. 18:00etan San Rokezar nagusien egoitzara joango dira eta 18:30etatik 20:30ak arte herrigunean abestuko dute.
Hurrengo egunean taldeak emanaldia egingo du Magdalena Baselizan 11:30ean.