“AUTU-MAUTUAK” kanpaina: hurrengo saioak

2020ko maiatzaren 18a, astelehena. 

AUTU-MAUTUAK da gure eskualdean erabiltzen zen esapide bat, ‘kontutxoak, kontatzekoak…” adierazteko. Eta izen hori daraman kanpaina bat jarri berri da abian Berbalagun ekimenaren barruan. Berbalagun, euskara ahoz praktikatzeko eta gozatzeko programa bat da, Laudio Udalak ere garatzen duena.

Kanpaina, bereziki egokitu da itxialdi egoerara: astean behin hitzaldi moduko bat egongo da, laburra, 20 minutu ingurukoa, jarraian parte-hartzaileek galderak edo iritzi-trukaketak egiteko. Den-dena, etxetik mugitu gabe.

Gaiak era guztietakoak izango dira: dietista, kirolari, artista… boluntario batzuek eskainiak. Parte hartzeko nahikoa da ordenagailuan https://meet.jit.si/Aiaraldekoautu-mautuak esteka erabiltzea. Sarrera librekoak izango dira, edonorentzakoak.

 

Hurrengo saioa

Maiatzak 27, asteazkena, 19:00-20:00 bitartean.

Gaia: “ITXIALDIKO BAKARRIZKETA” Kaitin Allende kazetariari esker, umore onez gainditzeko konfinamendua.

*[Gogoratu asteazken honetan ere, maiatzak 20 (19:00-20:00), programa honetako saio bat duzula, EUSKAL ETXEAri buruzkoa]

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.