“Autu-mautuak” kanpaina

2020ko maiatzaren 14a, osteguna. AUTU-MAUTUAK gure eskualdean erabiltzen zen esapide bat da, ‘kontutxoak, kontatzekoak…” adierazteko, eta izen hori daraman kanpaina bat jarri da abian Berbalagun, euskara ahoz praktikatzeko eta gozatzeko programa, ekimenaren barruan. Laudio Udalak ere garatzen duena.

Kanpaina, bereziki egokitu da itxialdi egoerara: astean behin hitzaldi moduko bat egongo da, laburra, 20 minutu ingurukoa, jarraian parte-hartzaileek galderak edo iritzi-trukaketak egiteko. Den-dena, etxetik mugitu gabe. Gaiak era guztietakoak izango dira: dietista, kirolari, artista… boluntario batzuek eskainiak.

Parte hartzeko nahikoa da ordenagailuan https://meet.jit.si/Aiaraldekoautu-mautuak esteka erabiltzea. Sarrera librekoak izango dira, edonorentzakoak.

 

  • Lehenengo saioa:

Maiatzak 20, asteazkena, 19:00-20:00 bitartean. Gaia: “ETXEA: gure tradizioan, etxea eraikin bat baino askoz gehiago zen. Elementu sinbolikoa, euskal kulturaren oinarri nagusia. Goazen galdutakoa aurkitzera”.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.