
Herritarrek Udalarekin duten harremana errazteko asmoz, Udal honek martxan jarri du “Auzoko zinegotzia”ren figura. Duen helburu nagusia bada auzoak dituen beharrizanei arreta jartzea eta auzokideen solaskide zuzena izatea, hala elkarteena nola auzoagatik eta auzoaren alde lan egiten duten gaienerako taldeena, kezkak eta beharrizanak berari helarazi ahal izateko. Herritarrek dituzten beharrizanak hobe ezagutu ahal izatea ahalbidetzean, elkarren arteko harreman horrek neurri handian erraztuko du udal kudeaketa.
Udal zerbitzu berri hori erabili nahi duten pertsona guztiek jada erabili ahal dute udalaren webgunean http://www.laudio.eus, “Kontaktatu zure Auzoko zinegotziarekin” atalean. Hauek dira gobernu taldearen ordezkari lanak egiteko izendatu diren Auzoko zinegotziak:
ZINEGOTZIAK ETA GUNEAK
Eva Marquínez (EAJ) Erdigunea.
Maite Cortázar (EAJ) Latiorro
Ander Larrinaga (EAJ) Areta
Andoni Rodríguez Orúe (EAJ) Gardea
Ana Belén Díez (EAJ) Ugarte
Juanje Merchán (PSE) Landaluze – Larrazabal
Loli Muriel (PSE) Arraño
Joseba Amondo (EAJ) Baserri eta Landa eremua.
http://www.laudio.eus/eu/udala/auzoen-zinegotziak