Garapenerako lankidetza proiektuentzako laguntzak

Udalak, 2013ko Garapenerako Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko deialdiaren oinarriarauak onartu berri ditu. Oinarriak Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloko bulegoetan eskuragai dira.

Aurrekoetan bezala, GKEen proiektuak diruz lagunduko dira, beti ere, Laudioko herritarren eta proiektuak jasoko dituzten herrialdeetako kolektibo desberdinen arteko harremanak sendotzeko eta garapen bidean diren herrialdeetako hazkunde ekonomiko eta kulturalaren aldeko proiektuak ordaintzeko.

Helburu hau betetzera, 24.000 euroko diru laguntza bideratu da. Eskaerak Udaleko Herritarren Arrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, Arabako Agiri Ofizialean argitaratu eta hogeitamar egunera, erregistratu ahal izateko, hau da abuztuaren 25a baino lehen.

Bertan parte hartu nahi duten erakundeek, aurretiaz Oinarriek zehaztutako eredura egokitu beharko dituzte euren proiektuak eta bertan eskatzen diren dokumentu guztiak erantsi beharko dituzte.

Informazio gehiago Gizarte ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloan (tel. 944034840).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.