Laudioko gizarte elkarteentzako laguntzak

Laudioko Udalak, 2013 urteari dagozkion Gizarte zerbitzuen arloan jarduera garatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak onartu ditu, eta dirulaguntzon zenbatekoa 35.000,00 eurokoa da.

Jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen eskaerak, Laudioko Udaleko Herritarrentzako Arrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, behar bezala erregistratzeko.

Eskaerak aurkezteko epea, deialdiko oinarri hauek ALHAOean argitaratu ondoren hogeita hamar egun pasa direnean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa oinarrietan eskatzen den hori da.

Gai honi buruzko informazio gehiagorako deitu 944034840 telefonora.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.