Azaroak 19, Laudioko kultur ekosistemaren Mapaketa

Bat egin nahi duzu?

Azaroaren 19an, larunbata, Laudioko kultur ekosistemaren mapaketa egiteko dinamika parte-hartzailea egingo da; dinamika horren bitartez, herritarrek, Laudion kultur jardueraren bat egiten duten edo egin dezaketen leku, agente, azpiegitura eta ekintzak lokalizatuko dituzte.

Horretarako, urriaren 25ean, OpenLab batean parte hartu zuten 60 lagun inguru elkartu ziren udaletxean. Laborategi ireki horretan Laudioko azken kultur diagnostikoak aztertu ziren. Bertan bildutakoek tresna birtuala, datuak biltzeko formularioa eta azaroaren 19ko mapaketa-tailerra aurkeztu eta birdefinitu zituzten.

Izen-emateak hemen.

Mapaketan parte hartzea

Laudioko kultur ekosistemaren mapaketan nahi duen guztiak har dezake parte. Goizeko 10:00ak eta arratsaldeko 17:00ak artean egingo da Kultur Etxean bertan edo herriko kale eta industria-guneetan barrena ibiliz. Datuak internetera igo beharko dira horretarako prestatzen ari den tresna birtualaren bidez.

Datuak bildu eta aztertu ondoren, abenduan Batzorde Estrategikoa bilduko da (udaletxeko talde politiko guztiek eta herriko elkarteetako kideek osatutakoa), eta Batzorde horrek Laudioko kultur erabileren inguruko lerro estrategikoen gainean egingo du lan.

Mapaketa urtarrilaren 11n amaituko da OpenLab ireki batekin. Bertan aurkeztu eta egiaztatuko dira lerro estrategiko horiek eta mapaketan antzemandako 3 elementuren kultur erabilera aztertuko da.

Ondoren, c2+i/Conexiones improbablesek, eremu honetan egiten ari diren jarduera ezberdinak kudeatzen dituen kontsultariak, hainbat gomendio biltzen dituen dokumentua emango dio udaletxeari.

Prozesua Laudioko Udalak bultzatzen dihardu, SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren lankidetzarekin.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.