Azaroak 25: emakumeen aurkako indarkeria gabeko nazioarteko eguna.

Azaroaren 25erako egitarau bateratua egiteko deia egin du Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuak

Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeria gabeko eguna ospatuko delarik, Udalak dei egiten die egitarau bateratua prestatzen lagundu nahi duten erakunde eta kolektibo guztiei Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan ipin daitezen urriaren 28a baino lehenago. Informazioa posta elektronikoz (berdintasuna@laudio.eus) edo telefonoz bidal daiteke. Horrez gain, bilera bat egingo dugu urriaren 26an, 18:00etan Udaletxeko erabilera anitzeko gelan, azaroaren 25eko egitaraua jorratzeko.

Laudioko herritar guztiei dei egiten diegu, elkarrekin parte har dezaten emakumeen eskubideen defentsan. Azaroan egongo diren ekintza desberdinetan parte hartzera animatzea espero dugu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.