Bertan behera utziko dira aldi baterako hezkuntza, kirol eta jolas-jarduera oro

Laudioko Udalak jendearentzat irekitako udalinstalazio guztien erabilera aldi baterako eteteko erabakia hartu du, hala nola udal-liburutegia, kiroldegia eta kirol-instalazioak, adinekoen zentro sozio-kulturalak, kultur etxea, etab., baita taldeko jarduerak ere, hala nola prestakuntza-ikastaroak, kirolikastaroak, kultura-jarduerak, gizarte-jarduerak eta abar.

Etenaldi horrek hasiera batean martxoaren 23ra arte iraungo du, egun hori barne.

Egoera horrek irauten duen bitartean funtzionamendurik gabe egongo da jardueren udal informazio-agenda.

Edozein aldaketa edo aurrerapen udal komunikazio bideen bidez jakinaraziko da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.