Babes gabeko elkarbizitza unitateak laguntzeko programa

Laudioko Udalak Babes Gabeko Pertsona eta Familiei Laguntzak emateko Udal Programa arautzen dituen oinarriak adostu berri ditu, Diru-Sarreren Berme-Errenta edo Etxebizitzaren Prestazio Osagarriaren prestazioak jaso ezin dituzten pertsona eta familiek, bizi duten gizarte babesik gabeko egoeragatik, lehen beharrizanak betetzeko diru laguntzak jaso ditzaten.

Laguntzok eskatzeko pertsona horiek bete beharreko betekizunak honako hauek dira:

  • Laudio udalerrian erroldatuta egotea, eskaera aurkeztu aurretik gutxienez 15 hilabetez, salbu eta aldez aurretiko 10 urtetik gorako erroldatze bat justifikatzen badute.
  • Elkarbizitza unitateko ekonomia baliabideak 2014ko Oinarrizko Errentaren % 75 baino gutxiago izan behar dira.
  • Laguntza ematearen alde Gizarte Zerbitzuen txostena.
  • Zerga eta Gizarte Segurantza obligazioak beteta daudela egiaztatzea.

Pertsona onuradunak: 

  • Haur Hezkuntzako 1. Zikloan, DBHo edo DBHn adingabeak dituzten familiak.
  • Estimulazio goiztiar edo psikoterapia tratamenduan adingabedun familiak..
  • Familia ingurune egokirik gabeko gazteak
  • Mendekotasunpetatik desohitura prozesuan ari diren pertsonak
  • Elkarrekin bizitzeagatik Oinarrizko Errenta jaso ezin duten pertsonak
  • Biztanleen Erroldako antzinatasunagatik Oinarrizko Errenta jaso ezin duten pertsonak
  • Normalizazio prozesuan dauden pertsona gaixo psikikoak
  • Gaixotasun larriko pertsonak euren menpean haurrak dutenak
  • Bikotea hautsi / galeragatik kargu eta mende dituzten seme-alaba gazteekin laguntza behar dutenak, euren enpleguari eutsi ahal izateko
  • Gizarteratze ibilbidea egiten ari diren pertsonak, prestakuntza ekintzei atxikita
  • Etxean tratu txarrak jasan dituzten emakumeak
  • Kaleratzeko epailearen jakinarazpenarekiko Bizikidetasun Unitateak

Laguntza hauen izaera kontuan izanik, ez dago eperik eskaera egiteko 2014 urte ho-netan zehar.

Babes Gabeko Pertsona eta Familiei Laguntzak emateko Udal Programa barruko guztira-ko zenbatekoak 2014 urtean zehar, ezin izango du gainditu 125.000 € zenbatekoa.

Informazioa interesa duten pertsonentzako: aldez aurreko hitzordua eskatuta 944 034 840 telefonoan edo Gizarte Ongizate bulegoan (Herriko Plaza, 5).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.