Baisala, proposamenez betetako ikasturte amaiera

Baisala dantza elkarte laudioarrak ekintza sorta prestatu du datozen hilabeteetarako. Apirilaren 15ean egingo dute Apirileko Feria propioa Gazela aretoan. Ekitaldia 22:30ean hasiko da, eta “L@s niñ@s de canela” flamenko taldeak hartuko du parte. Gaua eta festa girotzeaz Sergio Dominguez arduratuko

da. Sarrerek 6€ balioko dute. Ildo beretik, maiatzaren 13an taldeak Baisala gaua egingo du 22:30ean Drumgorrin. Kasu honetan sarrera librea eta doakoa izango da.

Maiatzean zehar, bestalde, flamenko eta kizomba ikastaro intentsiboak eskainiko dituzte Gardean elkarteak dituen lokaletan. Bazkideek 25€ ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 30€. Informazio gehiago eskuratzeko 605 72 34 20 telefonora hots egin daiteke, baisalainfo@gmail.com helbidera idatzi, edo Gardeako Eskolako Baisalaren bulegora bertaratu (asteartetan 19:00etatik 20:30era).

Flamenkoa

  • Egunak: maiatzak 7, 14, 21 eta 28 – Ordutegia: 18:30-20:00 – Irakaslea: Osane Ruiz

Kizomba

  • Egunak: maiatzak 7, 14, 21 eta 28 – Ordutegia: 17:00-18:30 – Irakaslea: Marta Elorriaga

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.