Bakarrik bizi diren eta hornitzera atera ezin diren adineko pertsonei eta gaixoei erosketak egiteko borondatezko zerbitzua

2020ko martxoaren 16a, astelehena. Laudioko Udalak, pertsona boluntario batzuen ekimenez, 944034840 telefonoa jarri du eskuragarri bakarrik bizi diren eta kalera atera ezin diren 65 urtetik gorako pertsonen edo gaixoen erosketa-eskaerak jasotzeko.

Eskaerak telefonoz eman beharko dira, ez dira oso astunak edo bolumen handikoak izan beharko, eta behin baino gehiagotan egin ahal izango dira, egungo konfinamendu-egoerak irauten duen bitartean, hiru eguneko tartearekin, bataren eta bestearen artean.

Zerbitzu hori eskatzen duten pertsonek eskudirutan eskuratu beharko dute erosketa borondatez egiten duenari ordaintzeko behar den dirua, betiere dagokion tiketa aurkeztuz gero.

Edozein zalantza sortuz gero, lehen adierazitako telefonora dei daiteke.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.