Bandoa. 2015eko urteko, Laudio udalerriko Zaborrak Bildu eta Ezabatzeko Zerbitzua Prestatze-Tasa Padroia.

Alkatetzak, 2016ko ekainaren 13 egunean, 1.390 zenbakidun, Dekretuaren bidez onartu du, 2015eko urteko, Laudio udalerriko Zaborrak Bildu eta Ezabatzeko Zerbitzua Prestatze-Tasa Padroia.
Tasa hau ordainketa epea, borondatezko aldian, 2016ko uztailaren 15 egunetik 2016ko irailaren 15 egunera arte, biak barne, izango da.
Helbideratuta dauden errezibuak 2016ko abuztuaren 17 egunean kobratuko dira
Tasa hau helbideratuta ez dutenek, ordaindu ahal izango dute Kutxabank eta Laboral Kutxako bulegoetan, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Ordain-agiriak eskuratzen ez badira, Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herriko Plaza, beha ezkerrean dagoen bulegotan berriz emango dira.
Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik geratu diren errezibuak automatikoki eta berez behartze-bidezko derrigorreko kobrantza prozeduran sartuko dira eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala badagokio, sor litezkeen berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.
Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren ordainketaren eskaerek ez dute eteten, haiek bakarrik, borondatezko epea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.